EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA ABSOLUTUKO ARAUAK

01. Txapelketa 7 errondatan jokatuko da suizar sistema jarraituz, 2014ko Apirilak 21 eta 27 bitartean.

02. Partidak Zornotzako Zelaieta Zentroan jokatuko dira.

03. Programa informatiko bat erabiliko da parekatzeak burutzeko.

04. Jokatzeko ordutegia ondorengoa da:

Astelehena 2014-04-21: (1go erronda) 16:00etatik aurrera.
Asteartea 2014-04-22: (2. erronda) 16:00.
Asteazkena 2014-04-23: (3. erronda) 16:00.
Osteguna 2014-04-24: (4. erronda) 16:00.
Ostirala 2014-04-25: (5. erronda) 16:00.
Larunbata 2014-04-26: (6. erronda) 16:00.
Igandea 2014-04-27: (7. erronda) 9:30.
05. Jokaldi guztiak 90 minututan burutuko dira, jokaldi bakoitzeko 30 segunduko gehikuntzarekin.

06. Erlojuak martxan jarriko dira partida bakoitzerako adierazitako orduan, partida galdutzat emango zaiolarik erronda bakoizaren hasierarako adierazitako ordua baino ordubete beranduago iristen den jokalariari.

07. Lehen errondan justifikatu gabe ez agertzeak jokalariaren eliminazio automatikoa eragingo du, ondorendo errondetan justifikatu gabeko bi ez agertzek eragingo dute eliminazioa.

08. Jokatzeko gelan ezin dira analisiak egin, horretarako bereziki prestaturiko gelan egin daitezke partida bukatu ondoren. Analisi-gelara ezingo dira txapelketarako jokoak ezta erlojuak eraman.

09. Jokalariei gomendatzen zaie jokatzen dauden bitartean arrazoi justifikatu bat dela eta jokatzeko gelatik atera behar badira, arbitroren bati jakinaraztea. Jokalariek debekatuta daukate analisi-gelara sartzea beraien partidak jokoan dauden bitartean.

10. Lehen errondako parekatzeak publikoak egingo dira Txapelketako irekiera ekitaldian. Ondorengo errondetan aurrerapen nahikoarekin jakinaraziko dira.

11. Kirol Diziplina Kontseilua.- EXFak Kirol Diziplina Kontseilua izendatuta dauka, zeinen aurrean aurkeztuko ditu txapelketan zehar gertaturiko arazoak. EXFren Kirol Diziplina Araudian xedaturikoa aplikatuko da.

12. Telefono mugikorra eta gailu elektronikoak: partida jokatzen den bitatean telefono mugikorra, programa informatikoak edo gailu elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoela gogorarazten da. Arbitroak aukerako erabakia hartuko du betetzen ez bada.

13. Berdinketak ebazteko erabiliko diren sistemak hauek dira:
a) Bucholz ertaina.
b) Bucholz guztira.
c) Progresiboa.
14. Sariak ondorengoak izango dira:
1. 1000 euro
2. 750 euro
3. 500 euro
4. 305 euro
5. 155 euro
6. 125 euro
7. 100 euro
8. 70 euro
9. 60 euro
10. 55 euro.

Sari hauek dagokien atxikipen legalera lotuta daude.
15. Txapelketako zuzendaria Miguel A. Muela da, antolakuntza arduraduna Ceferino Sierra, arbitro nagusia Don Lukas Iruretagoiena (FIDEko Nazioarteko Arbitroa), laguntzailea Miguel A. Almansa (FIDEko Arbitro Nazionala).