EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA ABSOLUTUKO ARAUAK

01. Txapelketa 7 errondatan jokatuko da suizar sistema jarraituz, 2008ko Martxoak 24 eta 30 bitartean.

02. Partidak Zornotzako Kultur Etxean jokatuko dira (Zelaieta Zentroa).

03. Programa informatiko bat erabiliko da parekatzeak burutzeko.

04. Jokatzeko ordutegia ondorengoa da:

Astelehena 24-03-08: (1go erronda) 16:00etatik aurrera.
Asteartea 25-03-08: (2. erronda) 16:00.
Asteazkena 26-03-08: (3. erronda) 16:00.
Osteguna 27-03-08: (4. erronda) 16:00.
Ostirala 28-03-08: (5. erronda) 16:00.
Larunbata 29-03-08: (6. erronda) 16:00.
Igandea 30-03-08: (7. erronda) 10:00.
05. Jokaldi guztiak 90 minututan burutuko dira, jokaldi bakoitzeko 30 segunduko gehigarriaz.

06. Erlojuak martxan jarriko dira partida bakoitzerako adierazitako orduan, partida galdutzat emango zaiolarik erronda bakoizaren hasierarako adierazitako ordua baino ordubete beranduago iristen den jokalariari.

07. Lehen errondan justifikatu gabe ez agertzeak jokalariaren eliminazio automatikoa eragingo du, ondorendo errondetan justifikatu gabeko bi ez agertzek eragingo dute eliminazioa.

08. Jokatzeko gelan ezin dira analisiak egin, horretarako bereziki prestaturiko gelan egin daitezke partida bukatu ondoren. Analisi-gelara ezingo dira txapelketarako jokoak ezta erlojuak eraman.

09. Jokalariei gomendatzen zaie jokatzen dauden bitartean arrazoi justifikatu bat dela eta jokatzeko gelatik atera behar badira, arbitroren bati jakinaraztea. Jokalariek debekatuta daukate analisi-gelara sartzea beraien partidak jokoan dauden bitartean.

10. Lehen errondako parekatzeak publikoak egingo dira Txapelketako irekiera ekitaldian. Ondorengo errondetan aurrerapen nahikoarekin jakinaraziko dira.

11. Telefono mugikorra eta gailu elektronikoak: partida jokatzen den bitatean telefono mugikorra, programa informatikoak edo gailu elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoela gogorarazten da. Arbitroak aukerako erabakia hartuko du betetzen ez bada.

12. Berdinketak ebazteko erabiliko diren sistemak hauek dira:
a) Bucholz ertaina.
b) Bucholz guztira.
c) Progresiboa.
13. Sariak ondorengoak izango dira:
1. 800 euro
2. 600 euro
3. 400 euro
4. 250 euro
5. 125 euro
6. 100 euro
7. 75 euro
8. 66 euro
9. 55 euro
10. 50 euro.
14. Txapelketako zuzendaria Miguel A. Muela da, antolakuntza arduraduna Ceferino Sierra, arbitro nagusia Don Lukas Iruretagoiena (FIDEko Nazioarteko Arbitroa), laguntzailea Miguel A. Almansa Martín.